XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

X-garren ALEGIA.

Otsoa, azeria ta tximiñoa.

Guzurtiari, benetan ari dala ere, siñistu ez.

Bein guzurretan lotsa barik jausi danak,
benetan ari dala ere, galdu oi dau
ustea. Esopo'ren ipuin labur ontan
orixe agirian ipiñiko yaku
.

Otsoak azeria salatu lapurtzat.
Ta azeriak ezetz, etzala lapurra,
ezta urrik emon be. Orduan tximiño
batek epaitu euren arteko liskarra
.

Bakoitzak bere alde itz egin eban ta
tximiñoak olantxe erabagi omen:
Ez dot uste diñozun ori gal dozunik.
Zeu zara ebazlea, moduz uka arren
.